BIZIKIDETZA

Bakea eta bizikidetza

Bakea eta bizikidetza gizarte guztiek eskatu ohi dituzten bi irrika dira. Aitzitik, indarkeriazko jardunbideek kalte konponezinak eragiten dituzte, pertsonaren duintasunaren aurka egiten dute, giza eskubideak sistematikoki urratzen dituzte eta gizabanako, talde, familia, herri, erakunde eta unibertso linguistiko, kultural eta politikoen arteko banaketa eta urruntze sakona eragiten dute, bizikidetza-harremanak larriki kaltetuz.

Kasu askotan, bizikidetzaren aldaketa gure eguneroko bizitzan dauden etnien, kulturen, zibilizazioen eta erlijio-proposamenen arteko mesfidantzaz eta diskriminazioaz elikatuz joan da.

Ahalegina egin behar da sortutako kalteak gainditzeko eta gatazka eta indarkeria egoera berriei aurrea egiteko. Horretarako, ezinbestekoa da memoria bizia eta kritikoa finkatzea gertatutakoarekin, biktima izan diren eta egia, justizia eta erreparazioa merezi duten pertsonei begira. Halaber, beharrezkoa da aniztasunaren onarpena eta errespetua sustatzea, bakearen kultura bultzatuz. Ildo horretan, ideologien, etnien, kulturen, zibilizazioen eta erlijio-bizipenen arteko harremanak, elkarbizitzak eta topaketak gure gizarte demokratikoaren balio positibo eta aberasgarria ekarri behar dute, betiere kontuan hartuta pertsonaren duintasuna eta Giza Eskubideak erreferentzia etiko unibertsal eta ukaezintzat hartu behar direla desberdinen arteko harremanean.

Bakearen eta bizikidetzaren arloko proiektuen helburuak:

  • Giza eskubideen eta egia, justizia eta erreparaziorako eskubideen errespetua sustatzea.
  • Adiskidetzea, bakea eta bizikidetza helburu duten jarduera eta ekitaldietan sentsibilitate politiko eta unibertso kultural, erlijioso eta ideologiko desberdinetako pertsonen eta taldeen arteko topaketa eta hausnarketa, analisia eta esperientzia kooperatiboa sustatzea.
  • Gure historiaren sorreran eta garapenean gertatutakoari buruzko ikaskuntza erraztea, giza eskubideen urraketei buruzko memoria kritikoak sustatuz eta horiek ez errepikatzeko bermeak ezartzeko bitarteko gisa.
  • Talde edo lan-batzorde egonkorrak sustatzea, bakearen eta bizikidetzaren aldeko programak edo proiektuak sustatzeko.
  • Herritarrak, batez ere belaunaldi gazteenak, bakearen, errespetuaren eta bizikidetzaren aldeko kultura sustatzen inplikatzea, ideologia, sinesmen edo iritzi desberdinetako herritarren artean haustura sozial berrien agerpenari aurrea hartzeko.

Bake eta Bizikidetza proiektuetan garatu beharreko jarduerak:

Nafarroako Gobernuak, besteak beste, honako jarduera hauek egiten laguntzen du:

  • Terrorismoaren eta errepresioaren biktimei errekonozimendua, erreparazioa eta elkartasuna adierazteko ekitaldiak.
  • Gizarte-multzoari irekitako jarduerak antolatzea, hala nola:
    • Gaiari buruzko erakusketak, foroak, hitzaldiak, eztabaidak, topaketak eta ekitaldiak.
    • Bizikidetzaren aldeko topaketa, elkar ezagutzea eta sentsibilitate politiko eta unibertso kultural, erlijioso eta ideologiko desberdinetako pertsonen eta taldeen arteko elkarrizketa helburu nagusi duten jarduerak.
  • Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko plangintza, prestakuntza eta/edo gaikuntza-jarduerak antolatzea.
  • Lehendik dauden webgune eta/edo sare sozial instituzionalak egokitzea eta modernizatzea.
  • Antolaketa-proiektuak, deskribapen-tresnak sortzea, hala nola inbentarioak edo katalogo informatizatuak, eta digitalizazio-lanak edo memoriari lotutako artxibo dokumentuak prestatzeko beste lan batzuk, elkarteari edo erakundeari dagozkionak.

GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?