PARTE-HARTZEA
Bizi-baldintzetan eragiten duten tresnak
Herritarren parte-hartzea lan-tresna bat da, herritarrei beren ingurunean eta/edo bizi-baldintzetan eragina duten alderdi edo elementuen erabakian eta eraikuntza kolektiboan parte hartzeko aukera ematen diena.
Entzute aktiboko eta eztabaidako prozesu bat da, komunitate bateko alderdi guztiak bateratzen dituena. Espazio, baliabide, estrategia eta metodologiak partekatuz, komunitate horretako pertsonen eta taldeen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
Hala, herritarren parte-hartze aktiboaren bidez, komunitatearen garapena eta inplikazioa lortu nahi da, herritarrek ingurumen-arazo, arazo ekonomiko, eta sozialei erantzuteko eta bizi-baldintzak hobetzeko banakako eta taldeko ezagutza eta gaitasuna izan dezaten.
Demokrazia parte-hartzailearen esperientziek demokrazia ahalduntzea bilatzen dute herritarren parte-hartze aktiboaren bidez, herritarren parte-hartze politiko handiagoa lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Asmoa da, pertsonen inplikazio aktiboa bultzatuko duten ekimenak abian jartzea, barneko eta kanpoko dinamiketan eta gobernu-organoen erabakien kalitate demokratikoan eragiteko.
Normalean, parte hartzeko ekimen horiek ezaugarri hauek dituzte:
- Parte-hartzaileek eragina izan dezakete arazo kolektibo baten ebazpenean edo parte hartzeko prozesuari lotutako gaietan, eta, beraz, baita emaitzetan ere, bai diagnostikorako elementuak mahai gainean jarriz, proposamenak planteatuz, erabakiak hartuz edo irtenbideak ezarriz.
- Herri-entitateek parte-hartzea sustatzeko eta ikaskuntza indartzeko gaitasuna indartzen dute. Informatzeko, kontsultatzeko, eztabaidatzeko edo/eta erabakiak hartzeko ekintzak jasotzen dituzte.
- Parte-hartzaileak ahalduntzen dituzte, beren bizi-kalitatean hobekuntzak sortzen dituzte eta politikan parte hartzeko kuota handiagoak lortzen laguntzen dute. Parte-hartzaileek aukera dute parte hartzeko prozesu bera ere ebaluatzeko.
- Parte-hartzearen kultura zabaltzen dute.
- Prozesuek herritarren parte-hartzea sustatzen dute modu antolatu, planifikatu eta ongi egituratuan. Esperientziak sistematizatu egin daitezke, erakundeak berak eta beste erakunde batzuek esperientzia horietatik ikas dezaten.
- Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ezabatzea eta genero-rolak haustea dute helburu nagusi.
- Pertsona orok baldintza-berdintasunean parte hartzeko duen eskubidea sustatzen dute, eta arreta berezia jartzen dute jatorri desberdineko elkarte eta/edo pertsonen parte-hartzeari, sexu-joeraren edo genero-identitatearen ondoriozko aniztasunari, aniztasun funtzionalari eta ezgaitasunari, aniztasun etniko eta erlijiosoari, besteak beste.
Parte hartzeko ekimenak honelako jarduerak abian jartzera bideratzen dira:
- Herri-entitateen ikaskuntza eta gaitasuna indartzea herritarren parte-hartzeari dagokionez, hezkuntza, sentsibilizazio, prestakuntza, edo komunikazio jardueren bidez.
- Gizarte-kohesioa sustatzea, belaunaldien arteko lankidetza eta gizarteratzeko eta/edo gizarte-bazterkeriako arazoak dituzten pertsonen kolektiboen parte-hartzea sustatuz, haien gaitasunak indartzeko eta bizi-baldintzak hobetzeko.
- Garapen estrategikoren bat sustatzea, pertsona eta/edo elkarlanean aritzen diren erakundeen parte-hartzearekin.
- Parte hartzeko prozesu eta espazio pluralak eta irekiak eraikitzea, zenbakizko parte-hartze zabala eta askotarikoa ahalbidetzeko. Era berean, herritarrak inplikatzea komunitatean egon daitezkeen arazoen diagnostikoan parte hartzeko eta erantzunak eraikitzean laguntzeko, guztion ondasunen defentsaren. Esperientziak modu planifikatu eta egituratuan abiaraztea, berrikuntza soziala eta erakundeen arteko eta erakundeekiko eta herritarrekiko sareko lana sustatuko dituztenak.